XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3) Joakintsuren ondoren, hirugarren Martinzaldi: hari buruzkoak jakiteko, egon, arren, adi.

Martinzaldi Martin Zaldiarena berez, inguru hartako baserri bateko semea zen eta zaldi bat zuen, flakoa eta argala, motela, saihetsezurrak ageri-agerian zituena.

Zaldi hura baino azkarragoa zen, bai, Fittipaldi! 1: Fittipaldi 1-Formulako auto-gidaririk azkarrena eta ezagunena izan zen garai batean.

Baina etxeko zaldia motela bazuen ere, irudimenekoa, aldiz, arin-arina zuen.

Eta telebistaz-edo pelikularen bat ematen zutenean, irudimenaren fittizaldi hura azpiko hartu, pelikulan sartu, eta protagonistekin hasiko zen hizketan sarri, eguneroko errealitateaz ahaztuta: